parallax background

Agirre, lehendabiziko lehendakaria eta Athletic-eko jokalaria, San Mamesen omendua

2016(e)ko abuztuak 30
mauro-y-lehendakari
Gure izaeraren ispilu erakusketa
30 ekaina, 2016
lehendakaria liburu aurkezpenean
Bilbok Bizkaiko uriburuan izan zen lehenengo Eusko Jaurlaritza gogora ekarri du
6 urria, 2016
 

Omenaldi beroa

José Antonio Agirre, 1936an Eusko Jaurlaritzaren lehendabiziko lehendakaria eta 1921-25 artean Athletik-eko jokalaria, talde zurigorriak Bartzelonaren kontra San Mamesen jokatzen zuen lehen liga partiduaren atsedenaldian omendu egin zuten. Eusko Jaurlaritzaren eta lehendabiziko lehendakariaren 80. urteurrenaren barruan kokatzen den ekintza horretan, Agirre lehendakariaren erraldoia aurkeztu zen, zein taldekide izan zuen Pitxitxirekin Don Terencio eta Doña Tomasarekin berdegunera salto egin zuen.

Partidua hasi aurretik, Bilboko Erraldoi eta buruhandi konpartsak San Mames kanpoaldera egin zuen dultzainen soinuaren pean eta berotasun gehiago jarri zuten ordurako giro paregabea zegoen kaleetan. Bartzelonaren aurkako partidak hori eta gehiago merezi zuen.

 
 

Urkullu lehendakaria San Mamesen

Partida horretara, Iñigo Urkullu lehendakaria gerturatu zen Josu Erkoreka eta Cristina Uriarte sailburuez lagundurik eta norgehiagoka palkotik bertatik ikusi zuten. Horiekin batera Agirre lehendakariaren familiartekoak ere egon ziren. Birbilobek gainera, atsedenaldian zelaira egin zuten Agirreren erraldoiarekin batera eta zalegoaren omenaldi beroa jaso zuten. Era berean, San mameseko pantaila erraldoietan Agirreren ibilbide zurigorriaren berri eman zen.

Jose Antonio Agirrek 46 partida jokatu zituen 5 denboralditan Athletiken, eta horietan 1923ko Kopa txapelketa irabazi zuen Frederick Mr. Pentland entrenatzaile ospetsuetan esanetara. Gainera, Rafael Moreno “Pitxitxi” jokalari mitikoarekin aldagela partekatu zuen.