Berlin

Iragan-hiria. Galtzeko, desagertzeko, ber-asmatzeko gunea.

Iragan Gunea Berlin

Maider Oleagaren dokumentala

Berlin, kanpotik etorritako anonimoak biltzen dituen hiriak; ihesian, bilaketan edo esperoan dauden pertsonak. Askatasuna, bakardadea, hotza, isiltasuna, anbiguotasuna dago bertan. Elkarrekikotasuna ere badago.

Berlin Iragan Gunea filmak bost kanpotar anonimo jarraitzen ditu Berlingo kaleetatik. Bakoitza beste bizitza batekin edonon, norantz jo hausnartzen daudelarik.

  • Titulua: Iragan Gunea Berlin
  • Ekoizpena: Kubelik Films & Pantalla Partida
  • Gidoia eta zuzendaritza: Maider Oleaga
  • Fotografia-zuzendaria: Gorka Gómez Andreu
  • Fotografia bigaren unitatea: Rita Noriega
  • Soinua: Xabier Erkizia
  • Zuzeneko soinua: Luis Araya
  • Pordukzio-zuzendaria Berlinen: Lucrecia Althabe
  • Edizioa: Alex Argoitia & Maider Oleaga

Askatasuna zenbait herrialdeen ondare esklusibo bihurtzen bada, desaroeka oso arriskutsuak emango dira eta, horiek, gatazkak eta samina ekarriko dituzte berriro.

- Jose Antonio Agirre -

Dokumentala irudietan

Making of-a

  • Jose Antonio Agirreren Berlin dokumentalaren errodajean, protagonistetako bati elkarizketa egiten bere etxeko egongelan

    Making of Berlín 5

    LUCRECIA ALTHABE-ren argazkiak
  • Kamara baten lehen planoa protagonista bat grabatzen abandonatutako eraikin batean

    Making of Berlín 4

    LUCRECIA ALTHABE-ren argazkiak
  • Zuzendaria eta talde teknikoa Jose Antonio Agirreren Berlin dokumentala grabatzen

    Making of Berlín 3

    LUCRECIA ALTHABE-ren argazkiak
  • Dokumentalean parte hartzen duten protagonistetako bati egindako elkarizketaren lehen planoa

    Making of Berlín 2

    LUCRECIA ALTHABE-ren argazkiak
  • Berlin, Vanishing Point dokumentaleko klaketa

    Making of Berlín 1

    LUCRECIA ALTHABE-ren argazkiak
Anterior/AurrekoaSiguiente/Hurrengoa
 

“Nire irudimenak mugak gainditzen ditu eta maite ditudan pertsonak dakarzkit burura. Arratsaldeko lau terditan kalera abaitu naiz zinema-areto baten bila. Hiru ordu gutxiago.”

- Jose Antonio Agirre -

 

Naziengandik ihesi

1937ko uztailean, frankistek Euskadi mendean hartu eta gero, lehendakariak familia hartu eta erbestera egin behar izan zuen. Bartzelonatik pasa ondoren Parisera iritsi zen.

1940ko maiatzaren 8an, Agirre-Zabala familiak Parisetik La Pannera (Belgika) egin zuen oporraldi txiki batez gozatzeko baina iritsi eta bi egunera, alemaniarrek Holanda, Belgika eta Luxenburgo erasotu zituzten. Alemaniaren erasoaldiak Agirre eta bere familia, Parisera egin ezinik, isolaturik utzi zituen eta lehendakariak Bruselan ezkutatu behar izan zuen.

La Pannen isolaturik zeuden euskaldunen arteko Bilboko apaiz jesulagun bati esker, Agirre lehendakariak San Frantzisko Xabierkoaren Jesulagun kolegioan ezkutatu ahal izan zuen aste batzuk.

Lagun batzuk medio, Anberesen Panamako Kontsul zen Germán Guardia Jaén-ekin harremanetan jarri zen Agirre, zeinek naziengandik ihes egiteko laguntza eman zion.

 

Betaurrekoak, bibotea eta pasaportea, lehendakariaren arma bakarrak

Germán Guardia Jaének panamar jatorriko pasaporte bat eskuratu zion Jose Antonio Agirreri eta, ordutik aurrera, Jose Andres Alvarez Lastra izenpean ezkutatu zen. Panamako abokatu baten identitatea hartu zuen eta bibotea, eta graduatu gabeko betaurrekoak eramaten hasi zen bere benetako nortasuna ezkutatzeko.

Lehendakariaren izen berria ez zen hala moduan aukeratu, Jose Antonio Agirre Lekubek (JAL) bere arropetan bordaturik zituen inizialekin bat zetozelako baizik.

 

José Andrés Álvarez Lastra, Agirreren beste aurpegia

Germán Guardia Jaén-ekin batera, Agirrek Hanburgon egun gutxi batzuk eman zituen, Berlinera iritsi aurretik. Bertan bizi baitziren babesa emango ziotenak, hegoamerikar diplomatikoak. Hiri hartan, Reich-aren kantzelaritzatik oso gertu, emango zituen hurengo lau hilabeteak.

Berlinen zegoela, Agirrek ez zuen bere burua ezkutatu, are gehiago, Alfonso XIII.aren hiletan presente egon zen beste hainbat nazioarteko ordezkari eta espainiarrekin batera. Inork ez zuen ezagutu, ez eta ofizial eta funtzionarioekin hitz egin zuenean ere.

1941eko maiatzaren 23an, Alemaniatik irten eta Göteborg-eko (Suedia) portura iritsi zen, eta handik, familiarekin batera eta salgaien-itsasontzi batean, Rio de Janeirorako bidea hartu zuen.

Azkenean, nazien hatzamarretatik alde egitea lortu zuen.

Azken artikuluak

14 abendua, 2016
Euskaditik mundura, Kepa Junkeraren eskutik

Euskal diasporari omenaldia Gasteizen

Enim ac turpis egestas. Suspendisse elit lectus dapibus eu, vulputate at, consequat id, ultrices posuere ante ipsum aliquet eget, rutrum magna iaculis arcu massa, feugiat fermentum in, dapibus et, tristique libero in massa.
3 abendua, 2016
Durangoko Azoka

Agirre Lehendakaria Durangoko Azokaren 51. edizioan

Enim ac turpis egestas. Suspendisse elit lectus dapibus eu, vulputate at, consequat id, ultrices posuere ante ipsum aliquet eget, rutrum magna iaculis arcu massa, feugiat fermentum in, dapibus et, tristique libero in massa.
10 urria, 2016
maleta gernikan

Eusko Jaurlaritzak lehenengo Gobernuaren 80. urteurrena ospatu du

Enim ac turpis egestas. Suspendisse elit lectus dapibus eu, vulputate at, consequat id, ultrices posuere ante ipsum aliquet eget, rutrum magna iaculis arcu massa, feugiat fermentum in, dapibus et, tristique libero in massa.
10 urria, 2016
Getxo erakusketa

Gure izaeraren ispilu erakusketa Getxon izan da

Enim ac turpis egestas. Suspendisse elit lectus dapibus eu, vulputate at, consequat id, ultrices posuere ante ipsum aliquet eget, rutrum magna iaculis arcu massa, feugiat fermentum in, dapibus et, tristique libero in massa.