Paris

ARTEA, ERBESTEA eta MUGIMENDUAri buruzko sorkuntza dokumentala. Artea bizitza da. Bizitza mugimendua da. Mugitzen ez dena hilik dago.

Paperezko Ahotsak. Mugimenduari buruzko saiakera bat

Estibaliz Urresolaren dokumentala

1937ko abuztuak 19. Totalitarismoak aurrera darrai. Santanderren erbesteraturik, Agirre lehendakariak Gabriel Olaiozola musikariari deitu eta misio baten ardura ematen dio: "Gerratea galdu dugu baina gure eginbeharrekoa artearen bitartez borrokan jarraitzea da". Testuinguru horretan jaio zen ERESOINKA, bakearen mezua eramanez, Paris eta Europa oso eskenatoki onenak mendean hartu zituen euskal artearen talde multidisziplinarra. Baina, zein da artearen indarra? Nolatan bihur daiteke gudurako arma batean? Orduko epopeia bizi izan zuen protagonista batek eta Parisekin lotura sendoa duten artista garaikide anitzek, euren sorkuntza prozesuen bitartez, artearen eta kulturaren benetako indarra zein den azalduko digute.

  • Izenburua: PAPEREZKO AHOTSAK - Mugimenduari buruzko saiakera bat.
  • Zuzendaria: ESTIBALIZ URRESOLA SOLAGUREN
  • Gidoilaria: ESTIBALIZ URRESOLA SOLAGUREN
  • Errealizadorea: ESTIBALIZ URRESOLA SOLAGUREN
  • Ekoizpena: FASCINA PRODUCCIONES - ALFREDO TORRESCALLES
  • Edizioa: PELLO GUTIERREZ & ESTIBALIZ URRESOLA
  • Fotografia-zuzendaria: DAVID AGUILAR
  • Zuzeneko soinua: PELLO GUTIERREZ
  • Produkzio-zuzendaria: IÑAKI SAGASTUME
  • Musika:
    • Loa, Loa (Secundino Esnaola)
    • Ilunabarra (Ignacio Mocoroa)
    • Itxasoan (Aita Donostia)
    • Ni Ez Naiz Zomorroa (Jesús Guridi)
    • Aurtxoa Seaskan (Gabriel De Olaizola)
    • Caro Nome – Rigoletto (Giuseppe Verdi)
    • Language Of Night (Sean Mccann)
    • The Guardian (Sean Mccann)
    • La Bella y La Bestia (Piotr Ilich Tchaikovsky)
    • Étranger Au Paradis (Luis Mariano)

Gerra artearekin, egiteko modurik egokiena da, dantzatzen eta abesten.

- Inazita Olaizola, Eresoinka abesbatzako bakarlari nagusia -

Dokumentala irudietan

Making of-a

 

“Ahalik eta azkarren Frantzia aldera joatea eta, gure erbesteratuekin, ahal duzun abesbatzarik onena sortzea eskatu nahi dizut, gure doinuei esker, mundu guztira zabaldu dezan askatasunean hiltzen ari den herri baten oroimena”

- Jose Antonio Agirre -

 

Eresoinkako euskaldunak

Jose Antonio Agirrek Gabriel Olaizolari esandako hitz horiekin hasi zen Eresoinkaren, herri tradizioan oinarritutako euskal kultura lau haizetara zabaltzeko sortu zen abesbatzaren historia. Eresoinkako euskaldunek gerra egiten jarraitzeko gailua aurkitu zuten. Helburua herriarekin zuten konpromiso irmoa bizirik mantentzea: Euskadiren arima ez zedila inolaz ere galdu.

 

Abesbatzako kideak

Garaiko euskal gizartearen eta kulturaren izen ospetsu ugarik osatzen zuten abesbatza. Jesus Elosegui, Aranzadiren sortzaileak; Jon Oñatibia txistulari eta hizkuntzalariak; Juan Madariaga arkitektoak; Pepita Embil, Placido Domingo tenorearen amak eta Luis Mariano tenoreak eta aktoreak. Baita ere, Ramón Laborda, tenore eta apaizak, Teodoro Hernandorenak eta Pablo Eguibarrek.


Jesus Elosegui

Aranzadi Zientzia Elkarteko fundatzaile, idazkari eta 25 urtetan bertako kidea.


Juan Madariaga

1901ean Bilbon jaiotako arkitektoa. 1995. urtean hil zen. Bere lehen urratsetan arkitektura funtzionalaren estiloak berritu eta garaiko tendentzietara egokitu zituen.


Pepita Embil

1918an Getarian jaiotako soprano gipuzkoarra. Donostiako Orfeoieko, Eusko Abesbatzako eta Gabriel Olaizolak sortu zuen Eresoinkako kide izan zen. 1940. urtean Plácido Domingo Ferrer baritonoarekin ezkondu zen. Plácido Domingo Embil tenorearen ama da.


Luis Mariano

1920an Irunen jaiotako abeslari eta aktorea. Gerra Zibilean mugaz bestaldera egin zuen eta Bordeleko Arte Ederren Eskolan ikasi zuen.


Ramon Laborda

Donostiar apaiza eta tenorea, "Saski-Naski" eta "Poxpoliña"-ren sortzailea. "Poxpoliña" elkartea 1933an inauguratu zen eta haurrak musikan, antzerkian eta dantzan hezitzea zuen helburu.


Teodoro Hernandorena

1898an Zizurkilen jaioa, EAJren gaztedian sartu eta handik gutxira Gipuzko Buru Batzarreko presidente izendatu zuten. Hizlari aparta izan zen, eta politikaz gain, 1936ko Gerra Zibilaren aurreko urtetan kultura ekoizle lanentan nabarmendu zen.


Pablo Eguibar

Gipuzkoako burukide abertzalea, 20. eta 30. hamarkadako euskal kulturaren pizkundea ahalbidetu zuten gazteen belaunaldiko kidea. Aitzol eta beste apaiz ezagunekin batera, ideia abertzaleak Gipuzkoan zabaltzen lagundu zuen. EAJren EBBko burukide izan zen 1935etik aurrera.

Azken artikuluak

14 abendua, 2016
Euskaditik mundura, Kepa Junkeraren eskutik

Euskal diasporari omenaldia Gasteizen

Enim ac turpis egestas. Suspendisse elit lectus dapibus eu, vulputate at, consequat id, ultrices posuere ante ipsum aliquet eget, rutrum magna iaculis arcu massa, feugiat fermentum in, dapibus et, tristique libero in massa.
3 abendua, 2016
Durangoko Azoka

Agirre Lehendakaria Durangoko Azokaren 51. edizioan

Enim ac turpis egestas. Suspendisse elit lectus dapibus eu, vulputate at, consequat id, ultrices posuere ante ipsum aliquet eget, rutrum magna iaculis arcu massa, feugiat fermentum in, dapibus et, tristique libero in massa.
10 urria, 2016
maleta gernikan

Eusko Jaurlaritzak lehenengo Gobernuaren 80. urteurrena ospatu du

Enim ac turpis egestas. Suspendisse elit lectus dapibus eu, vulputate at, consequat id, ultrices posuere ante ipsum aliquet eget, rutrum magna iaculis arcu massa, feugiat fermentum in, dapibus et, tristique libero in massa.
10 urria, 2016
Getxo erakusketa

Gure izaeraren ispilu erakusketa Getxon izan da

Enim ac turpis egestas. Suspendisse elit lectus dapibus eu, vulputate at, consequat id, ultrices posuere ante ipsum aliquet eget, rutrum magna iaculis arcu massa, feugiat fermentum in, dapibus et, tristique libero in massa.