Gure izaeraren ispilu erakusketa

2016(e)ko ekainak 30
Mauro Saravia_2
Mauro Saravia: “Agirre lehendakaria Estatu-Politikaria zen”
30 ekaina, 2016
San Mamés
Agirre, lehendabiziko lehendakaria eta Athletic-eko jokalaria, San Mamesen omendua
30 abuztua, 2016
 

Iragana eta oraina uztartzen dituen erakusketa

Jose Antonio Agirre lehenengo lehendakaria hautatu zeneko 80. urteurrena gogora ekartzeko ekitaldien barruan, iragana eta oraina uztartu dituen “Gure izaeraren ispilu” izeneko erakusketa antolatu zen Bilboko Ercilla kalean ekainaren 14 eta 19 bitartean. Autorea, Mauro Saravia argazkilari txiletarra izan zen, katalan eta euskaldun erbesteratuen birbiloba..

Erakusketak, guztira, 14 argazkiz osaturik dago


 
 

Erakusketa, Gerra Zibila eta gaur egungo gizartea uztartzen dituen Bilbo eta inguruko 14 argazkik osatzen dute (1,5x1m), baina horrekin batera beste hainbat ekimen antolatu ziren Bilboko Ercilla kaleko Yomby aretoan. Dantzariak, abesbatza, antzesleak… denetik izan zen Jose Antonio Agirre lehendakaria omentzeko.

Iñigo Urkullu lehendakaria bera ere bertan izan zen eta, lehendabiziko lehendakaria izan zenaren eskulturaren aurrean, lore sorta bat eskaini nahi izan zion familiari. Amaitzeko, Eusko Jaurlaritzaren egoitza izan zen Carlton Hotelera bisita egin zuten agintariek eta baita ere herritarrek eta, Iñaki Goiogana historialariaren eskutik, batzarrak egiten zituzten eraikinera bisita gidatu bat egin zuten.

 

"Gure izaeraren ispilu" erakusketa