parallax background

Euskal Herrian zehar “Gure Izaeraren ispilu grabatzen”

2016(e)ko maiatzak 26
dest_04_cartel
Maiatzeko azken egunetan Jose Antonio Agirre berriro itzuliko da Berlinera
9 maiatza, 2016
Jose Antonio Agirreren egunerokoak
Jose Antonio Agirrek egunerokoan idatzi zuen bidaia gogoratzen ari gara twitterren
1 ekaina, 2016
 

Jose Antonio Agirreren irudiak biltzen dituen balore positiboak, etorkizun berri bat eraikitzeko oinarri sendoa dira.

Garai egokienean datorren efemeride borobila da Eusko Jaurlaritzaren eta lehen lehendakari izan zenaren 80. urteurrena, besteak beste, gure gizartearen oinarriak kaltetu dituen krisi garaia gainditzeko, euskal izaera ekintzailea eta garapena eta berrikuntza aldarrikapenekin bat egin duelako.

Agirrez hitz egitea, zentzu zabalenean lidergotzaz hitz egitea da; indarrak bateratzeaz, itunez, kontsentsuaz, ekimenaz, esfortzuaz, sormenaz eta garapenaz hitz egitea da. Eraikitzeko zuen ahalmenaz gain, indarrak batzeko eta adostasunak eta paktuak lortzeko zuen gaitasuna dira azpimarratzekoak Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariaren ibilbide politikoan. Garai hartako gizartean bera zen konfidantza eta jarraitzaile gehien lortu zituen pertsonaia, dohai garrantzitsua hori, sare sozialetako gaurko garaietan ere.

Pentsamendu hori gaurkotzeko, eguneratzeko, gizarteratzeko eta txertatzeko “Gure izaeraren ispilu” proiektua jarri da martxan. Eta lehenik eta behin, Jose Antonio Agirre nor izan zen, bere baloreak zeintzuk ziren eta gaur egun ezagutzen dugun Euskadiren oinarriak nola finkatu ziren jakiteko ikus-entzunezkoa grabatu dugu. Horretarako Euskal Herriko hainbat txokotan izan gara.