parallax background

Bilbok Bizkaiko uriburuan izan zen lehenengo Eusko Jaurlaritza gogora ekarri du

2016(e)ko urriak 6
San Mamés
Agirre, lehendabiziko lehendakaria eta Athletic-eko jokalaria, San Mamesen omendua
30 abuztua, 2016
Getxo erakusketa
Gure izaeraren ispilu erakusketa Getxon izan da
10 urria, 2016

Liburu aurkezpena

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak ‘El primer Gobierno Vasco en Bilbao. 1936-1937. En pie sobre la tierra vasca’ liburua aurkeztu dute lehenengo Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren eta sailburuen senideen eta politika zein kultura-arloko zenbait pertsona ospetsuren aurrean.

Bilbao 700 fundazioak Bilbogileak-Memoria de Bilbao proiektu berria aurkeztu du. Sail horretako lehen liburua ‘El primer Gobierno Vasco en Bilbao. 1936-1937. En pie sobre la tierra vasca’ da.

Bilbon, 2016ko urriaren 5ean. Bilbon lehenengo Eusko Jaurlaritza izan zenetik 80 urte pasatu dira. Hori dela-eta, Bizkaiko uriburuak haren protagonistak ekarri ditu gogora, ‘El primer Gobierno vasco. 1936-1937. En pie sobre la tierra vasca’ liburuaren bidez. Bilbao 700 fundazioak argitaratutako liburu hori Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak aurkeztu dute.

Lehenengo Eusko Jaurlaritzaren egoitza Bilboko Carlton hotelean egon zen eta, hain zuzen, gaur lehenengo Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren eta sailburuen senideak eta politika eta kultura-arloko zenbait pertsona ospetsu biltzeko lekua horixe izan da.

Bilbogileak-Memoria de Bilbao‘ liburu sail berriaren lehenengo liburua da ‘El primer Gobierno vasco. 1936-1937. En pie sobre la tierra vasca’. Sail horren xedea Bilbori lotutako eta historian itzala utzi zuten gizon eta emakumeen nortasuna eta lana gogora ekartzea da. Iragana zorroztasun historikoaz baina modu atsegin eta erakargarrian landu nahi dute liburu-sail horretan.

‘El primer Gobierno vasco. 1936-1937. En pie sobre la tierra vasca’ liburuan bake-gizonek gerrari aurre egin behar izan zioten garai historiko garrantzitsu haren narrazioa egiten dute autoreek. Garai hartako protagonista nagusiak Eusko Jaurlaritzan hauxek izan ziren: José Antonio Agirre (lehendakaria eta Defentsa sailburua, EAJ-PNV), Jesús María Leizaola (Justizia eta Kultura sailburua), Telesforo Monzón, (Gobernazio sailburua), Eliodoro de la Torre (Ogasuna sailburua), Santiago Aznar (Industria sailburua), Juan de los Toyos (Lan, Aurreikuspen eta Komunikazio sailburua); Juan Gracia (Gizarte Laguntzako sailburua), Juan Astigarrabia (Herri-lan sailburua); Ramón María Aldasoro (Merkataritza eta Horniketa sailburua); Alfredo Espinosa (Osasun sailburua) eta Gonzalo Nardiz (Nekazaritza sailburua).

Erakusketa, Gerra Zibila eta gaur egungo gizartea uztartzen dituen Bilbo eta inguruko 14 argazkik osatzen dute (1,5x1m). Elkarrizketa honetan Mauro Saravia autoreak berak, erakusketaren helburua eta Euskadiren historiaren inguruko lan bat egiteko izan dituen arrazoi pertsonalak azalduko dizkigu.

 
 

Liburuaren egileak

Leyre Arrieta, Eider Landaberea, Miren Barandiaran, Iñaki Goiogana, Asier Madarieta eta José Antonio Rodríguez Ranz dira liburu-sailaren lehenengo lanaren autoreak, hau da, ‘El primer Gobierno Vasco en Bilbao, 1936-1937. En pie sobre la tierra vasca’ idatzi dute. Eta lehenengo Eusko Jaurlaritza haren egoitza izan zen Carlton hotelean aurkeztu dute liburua. Edizio honetan autoreek zorroztasun historikoari narrazioaren zentzu berezia gehitu diote eta, horren ondorioz, liburua irakurtzean Euskadiko historiako garai hartan zeharko ibilbidea grinaz egiten du irakurleak.

Leyre Arrieta Alberdi: Historian Doktorea. Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra eta Komunikazio Saileko burua. Bere ikerketa lerroak euskal abertzaletasunarekin eta erbestearekin zerikusia du. Orain Francisco Javier Ladabururen obra aztertu eta bere biografia bat prestatzen ari da.

Eider Landaberea Abad: Historian Doktorea. Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Saileko irakaslea da eta 2015eko urritik Deustuko Unibertsitateko Idazkariorde nagusia. Euskal Herriko egungo historia da bere ikerketa alorra. Azken urteotan memoria eta identitatea izan ditu aztergai. Transizioan, Euskal Herriko lau kultura politiko nagusien memoria eta nortasuna hizpide dituen liburua argitaratu berri du.

Miren Barandiaran Contreras: Historian lizentzuaduna da. Hainbat urte eman zituen Euskal Herriko historia garaikidearen esparruan ikerketak egiten, euskal abertzaletasunaren inguruan, besteak beste. Gau egun Lazkaoko Beneditarren Fundazioko dokumentazio gunearen arduraduna da.

Iñaki Goiogana Mendiguren: Historian lizentziaduna. Sabino Arana Fundazioko Abertzaletasunaren Agiritegiko teknikaria. 1936ko gerrari buruz eta haren ondorioz etorri zen erbesteratzeari buruzko hainbat lan burutu ditu, idatziz, hitzaldietan eta erakusketetan.

Asier Madarieta Juaristi: Historian lizentziaduna da. Eliodoro de la Torreri buruzko tesia lantzen dabil azkan urteotan. 1936eko Jaurlaritzari buruzko artikuluak idatzi eta telebistarako saioetan parte hartu. BizkaiKOA erakundearen gerentea, Bizkaiko Foru Aldundiaren museoen kudeaketaren arduraduna da.

José Antonio Rodríguez Ranz: Historian doktorea da eta egun Deustuko Unibertsitateko errektoreordea. Euskal historia garaikidea eta euskal abertzaletasunaren inguruan hainbat lan eta libururen egilea da, besteak beste ‘El péndulo patriótico-Historia del Partido Nacionalista Vasco’ eta ‘La política como pasión. El Lehendakari José Antonio Agirre’.