
EUSKADITIK MUNDURA, KEPA JUNKERAREN ESKUTIK
Agirre lehendakariaren kargu hartzearen 80. urteurrenean euskal diaspora omendu da Gasteizen.

Asteko esaldia
Por eso me suele gustar ser práctico, porque en la mayor parte de estos problemas sociales más que una discusión técnica suele encerrarse una gran cuestión práctica. Yo recuerdo nuestras reuniones del Gobierno Vasco, donde hombres de distintas ideologías sociales jamás discrepábamos en los problemas prácticos sociales.
- Jose Antonio Agirre
Iraungitze eperik ez duten baloreak
Mundu luze-zabalean jende oro garapen eredu alternatiboak bila dabilenean, Jose Antonio Agirrek eredu arrakastatsu bat eskaintzen digu, sozialki berritzailea izateaz gain euskal izaera ardatz eta motore duena.
Lehen lehendakaria izan zeneko 80. urteurrenean benetako liderra izatera eraman zuten baloreak gogora ekarriko ditugu.
Proiektuari buruz
2016. urtean beteko da Jose Antonio Agirre buru zuen lehen Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrena. Balore positiboz beteriko eta konpromisozko eredu sozial bateragarria zabaltzeko aukera paregabea.
"Retrato de lo que somos, Gure izaeraren ispilu"-rekin lehen lehendakaria izan zen Jose Antonio Agirreren eta Eusko Jaurlaritzaren sortze-bultzada jaso nahi dugu, bere baloreak eta pentsamendua zabaldu eta, ibilbide historiko baten bitartez, eguneratu, 2016.era ekarri.