Maiatzeko azken egunetan Jose Antonio Agirre berriro itzuliko da Berlinera

2016(e)ko maiatzak 9
Bernardo Atxaga Markak ikuskizunean parte hartzen
“MARKAK” ikuskizunean izen bereko dokumentalaren azken planoak grabatu genituen
27 apirila, 2016
Gure izaeraren ispilu-ren grabazioko argazki bat. Donostiako Konstituzio plaza
Euskal Herrian zehar “Gure Izaeraren ispilu grabatzen”
26 maiatza, 2016
 

Berlinen egingo den kongresu akademikoa ekainaren 1ean izango da eta Agirreren eta euskaldunen erbestea eta Europaren eraketa jorratuko dituzte bertan, besteak beste, Carlos Collado Seidelek (Phillips Universität Marburg), Joan Villarroya (Bartzelonako Unibertsitatea), Nicholas Rankin idazle eta kazetariak eta Hilari Raguer i Suñer historialariekin.

Gainera, Berlingo Euskal Etxea programa kultural eta instituzionala antolatzen ari da, hainbat sortzaile eta eragilerekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak babestuta.

Berlinen garatuko da maiatza eta ekaina bitartean “Agirre in Berlin 1941-2016. Das Baskenland mitten in Europa” (Euskal Herria Europaren bihotzean) izenburupean.

Ainhoa Añorga Berlingo Euskal Etxeko lehendakariak adierazi zuenez, ekitaldi instituzional edo sinboliko bat egingo dute, eta Berlingo kongresuaren osagarri gisa, egun osoko ekitaldiak antolatu dituzte ekainaren 2rako.

Gerra zibileko urteek eta euskal erbesteak arte eta diziplina desberdinetan izan duten itzala eta garrantzia aztertuko dute programan; horretarako argitalpenak, hitzaldiak, kontzertuak eta bestelako ekintzak prestatzen ari dira; esaterako, Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarinek "Zaldiak eta beren itzalak" ikuskizuna aurkeztuko dute Gorki Theater ospetsuan. Agirreren egunerokoaren edizio kritikoaren eta “De Guernica a Nueva York pasando por Berlín" liburuetan Alemaniari dagozkien zatiak alemanera itzuliko dituzte; mapa komentatu bat ere egin da Agirrek Berlinen ikusi zituen eta bizi izan zen lekuak zehaztuz.

Guztiari buruzko xehetasunak www.agirreinberlin.eus web orrian jaso dira, “hau guztia ez baita ekainaren 3an amaituko”, Añorgaren esanetan. “Alemanian eta alemanez Euskal Herriko historia ezagutu nahi duenak aukera izango du hemendik aurrera informazio zuzen hori jasotzeko”.

 

Proiektua bere osotasunean

“The International Legacy of Lehendakari Jose Antonio Agirre’s Government” nazioarteko kongresua Etxepare Euskal Institutuak eta Renoko Nevadako Unibertsitateko William A. Douglass Center for Basque Studies-ek antolatutako eta finantzatutako ekimena da. Agirre Lehendakaria Center-en, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren babesarekin; UPV-EHUko Mikel Laboa Katedraren laguntza ere jaso du.

Kongresu hirukoitzaren arduradun akademikoak William. A. Douglass Center for Basque Studies zentroko zuzendarietako bat den Xabier Irujo, Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedakuntzarako zuzendari eta unibertsitateen alorraren arduraduna den Mari Jose Olaziregi, eta Leipzigeko Unibertsitateko Carsten Sinner izan dira. Programaren helburu nagusiak Agirreren dimentsio europarra aztertzea eta azaleratzea eta Europagintzari egin zion ekarpena aitortzea eta ezagutaraztea dira. Agirre Lehendakariaren garrantzia aztertuko duen sekula antolatu den kongresu akademikorik zabalena eta maila gorenena izango duena izango da, bai esku hartuko duten partaideen sonagatik, bai jorratuko dituzten gaien aniztasuna dela eta.