parallax background

Agirre Lehendakaria Durangoko Azokaren 51. edizioan

2016(e)ko abenduak 3
maleta gernikan
Eusko Jaurlaritzak lehenengo Gobernuaren 80. urteurrena ospatu du
10 urria, 2016
Euskaditik mundura, Kepa Junkeraren eskutik
Euskal diasporari omenaldia Gasteizen
14 abendua, 2016
 

Agirre Lehendakaria Durangoko Azokan

Eusko Jaurlaritzaren eta lehenengo lehendakaria hautatu zeneko 80. urteurrena gogora ekartzeko ekitaldien barruan, gaur, abenduak 3, iragana eta oraina uztartu dituen “Gure izaeraren ispilu” erakusketaren irekiera ekitaldia egin da Durangoko azokaren eraikin nagusiaren aurreko plazan eta autoreak, Mauro Saravia argazkilari txiletarrak, katalan eta euskaldun erbesteratuen birbilobak, bisita gidatua egin die agintariei.

Durangoko Azokaren 51. edizioa aprobetxatuz bertara ekarri den erakusketa abenduaren 3tik 6ra arte ikusgai izango da eta irekiera ofizialean, obraren autoreaz gain, Durangoko alkatesa-ordea, Gerediaga Elkarteko zuzendari-ordea, ETBko zuzendaria eta BBK Gizartekintzako zuzendaria izan dira. Guztiek adi jarraitu dituzte autoreak landu dituen 1,5x1m-ko 14 argazkien azalpenak. Horien artean, Durangoko herriko bi.

 
 

Durangokotik Gasteizera

"Gure izaeraren ispilu erakusketak Bilbon hasi zuen bere ibilaldia. Eusko Jaurlaritzaren eta lehendabiziko lehendakariaren 80. urtuerrena gogora ekartzeko antolatu zen iragana eta oraina uztartzen dituen erakusketa, Ercilla kalean izan zen ikusgai lehenengoz. Ondoren, Getxora bidaiatu zuen, hango alkate izan baitzen Jose Antonio Agirre.

Erakusketaren hurrengo pausoa Getxotik Gernikara joatea izan zen, Agirre lehendakariak han hartu baitzuen bere agintari kargua. Erakusketa kalean zegoen bitartean, Agirreren ondorengo izan diren eta bizirik dauden lehendakari guztiak, 80 urte betetzen ziren egun berean, urriaren 7an, elkartu ziren Gernikako Juntetxean.

Gaur Durangon da baina ez da erakusketaren ibilbidea hemen bukatuko. 6ra arte Durangon egon eta gero, Gasteizera bidaiatuko dute Mauro Saraviaren argazkiek, han, abenduaren 13an, 80. urteurrena gogora ekartzeko azken ekitaldi ofiziala egingo baita.