New York
Gauza txikietaz, bizitzan hartzen ditugun erabakiez eta, beharbada, jakin gabe, beste hainbaten jokabide bihurtu daitekeenari buruz hitz egiten duen dokumentala.
Bosgarren solairua
Mikel Ruedaren dokumentala
Zerk bultzatzen du jendea egiten duena egitera? Zerk edo nork bultzatzen du bat, gizarte indibidualista honetan, bere denbora besteei leguntzen ematea? Hainbat pertsona eta iritziren bitartez, "rara avis" horietako bat ezagutuko dugu. Bere bizitzaren parte bat besteak laguntzen eman zuen pertsona, berak jakin gabe, gainera, gure gizartean eman den aldaketarik handienetako bat abiarazi zuen.
- Izenburua: BOSGARREN SOLAIRUA
- Zuzendaria: MIKEL RUEDA
- Gidoilaria: Mikel Rueda
- Ekoizpena: EiTB
- Edizioa: Alex Argoitia
- Fotografia-zuzendaria: Kenneth Oribe
- Zuzeneko soinua: Nikola Chapele
- Produkzio-zuzendaria: Asier Bilbao

Mundua ez da era hortan aldatzen
Gizonen hartu-emanak ez dira hobekitzen
zama-aroa ez da hola laburtzen
Baina gizon batzuek gau batez, ohea dute,
aterbean haize otzik ez eta
bereri zijoakien elurra, karrikan ari da.
- Mikel Laboa -
New York. Bosgarren solairua: zuzendariaren ikuspuntua
Making of-a
“Amerikarrak ikaragarriak dira. Ea aske egiten gaituzten, Izango garelako. Hala ere ezin kexatuko gara. Gure herriari horrenbeste odol isurtzea eta samin jasatea kostatu zaion helbururantz abiatzen ari dira gauza guztiak pixkanaka.”
- Jose Antonio Agirre -

Goteborg-eko portutik Bosgarren etorbidera
1941eko abuztuaren 27an Agirre eta bere familia Goteborg-etik Brasilera iritsi zen. Ia bi hilabete ondoren New Yorken finkatu eta bere biziko aro diplomatikorik oparoena hasiko zuen.
New Yorkera iritsi eta bosgarren etorbidean kokaturik zegoen euskal delegaritzatik Eusko Jaurlaritzaren ardura hartu zuen berriz ere lehendakariak. Delegaritza hori 1938. urtetik aurrera martxan jarri zuten eta horren buru, Agirre berak, Antonio de Irala jarri zuen.
New Yorketik euskal instituzioak eta Amerikan zein Europan mantentzen ziren delegaritzak zuzentzea zen lehendakariaren helburu nagusia. Euskadin askatasuna berrezartzeko mundu mailako euskal erakunde bat sortu nahi zuen.

Manuel de Ynchausti, giltzarri
Manuel Maria de Ynchausti, Agirrek erbestean izan zuen euskarririk nagusienetakoa izan zen, bai Europan baita Ameriketan ere. II. Mundu Gerra hastearekin batera, Jose Antonio Agirre eta bere familiak Europatik alde egin zezaten Ynchaustik ipar ameriketako kontaktu politiko guztiak erabili zituen.
Ez zuen Ameriketako agintariekin lotura lana bakarrik egin Agirreren ihesladian. Amerikarako bidaia osoa finantzatu, bertara sartzeko abala jarri eta Estatu Batuetako hianbat agintarirekin harremanetan jarri zuen.

Ikasgelatik mundura
Ynchaustik eman zion babes ekonomikoari esker, Agirrek Columbiako unibertsitate ospetsuan eskolak ematen hasi zen.
Ez dirudi Agirrek jakin zekienik Ynchausti bera zela Columbiako Unibertsitateari eskolak ordaintzen zizkiona. Bere ustetan, ordezkatzen zituen baloreei esker zegoen unibertsitatean eskolak ematen, hau da, askatasuna, demokrazioa, langileen eskubideak, enpresa askatasuna, gizabanakoaren eskubideak eta ardurak. Alegia, ideia totalitarioen kontrako borrokan beharrezko ziren baloreak. Unibertsitatea eta Estatu Batuetako administrazioa horretaz guztiaz baliatu ziren; horren truke, Agirrek eta euskal erbesteratuek halako garrantzia lortu zuten mundu mailako gatazka indarrean zen bitartean.
Irakasle zela, 1942ko abuztuan, lehendakariak hainbat bidai egin zituen hegoameriketako hainbat herrialdetara non hitzaldiak eman eta komunikabideetan agerraldi publikoak egin zituen. Horren guztiaren helburua, aliatuek defendatzen zituzten balore eta idealak zabaltzea eta gatazka piztu zutenen aldeko iritziak zituztenak zuzeneko aldera ekartzea.
