"Buscando a Agirre"
Daniel Grao aktoreak lan eskaintza berri bat jaso du: Jose Antonio Agirre lehendabiziko lehendakaria interpretatzea. Euskal politikaria ondo ezagutzen ez duenez, familia, ezagun eta historialarien bidea jarraituz bidai zirraragarria hasiko du bere interpretazioa zintzoa eta sinesgarria egin asmoz.
"Buscando a Agirre"
Francesc Escribanoren dokumentala
- Izenburua: BUSCANDO A AGIRRE
- Zuzendaria: FRANCESC ESCRIBANO
- Aktorea: DANIEL GRAO
- Gidoilaria: MAITE IBAÑEZ /MARÍA JAÉN
- Aholkulari historikoa: IÑAKI GOIOGANA
- Errealizadorea: DAVID BARRAGÁN
- Ekoizpena: DAVID FELLANI, BEGOÑA ATIN
- Makilaia: PECCATA MINUTAS
- Musika: MIGUEL RAMÍREZ
- Fotografia-zuzendaria: GAIZKA BOURGEAUD, CARLOS GÓMEZ
- Eskertzak: Agirre familia, Antonio Sarasua eta familia, Sabino Arana Fundazioa, Euskadiko Filmategia, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak , Athletic Club, Deustoko Unibertsitatea, Hotel Carlton, Euskal Museoa Bilbao Museo Vasco, Gernikako Juntetxea, Bidebarrietako liburutegia, Sancho de Beurko Fundazioa.

Jose Antonio Agirreren bizitzak pelikula baterako baino gehiagorako ematen du, orain arte ez nuen ezagutzen baina ikaragarria iruditzen zait berak egindakoa.
- Daniel Grao -
Making of-a

Francesc Escribano (Vilanova i la Geltrú, Bartzelona, 1958) Informazio Zientzietan lizentziaduna da, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB), eta gaur egun irakaslea da bertan. Prentsan eta irratian lan egin du, baina azken 25 urteotan telebistan jardun du nagusiki. TV3-Televisió de Catalunyarako hainbat programa sortu eta zuzendu ditu. 2004 eta 2008 bitartean Televisió de Catalunyaren zuzendaria izan zen. Telebistako Arteen eta Zientzien Nazioarteko Akademiaren kontseiluko kidea da. Gaur egun Minoría absoluta ekoiztetxea zuzentzen du. 2016an bi fikzio-dokumental zuzendu ditu: Suñol, un crit valent eta Buscando a Cervantes, bi-biak ikus-entzunezko formatu berritzaile batean eginak..