parallax background

Gure izaeraren ispilu erakusketa Getxon izan da

2016(e)ko urriak 10
lehendakaria liburu aurkezpenean
Bilbok Bizkaiko uriburuan izan zen lehenengo Eusko Jaurlaritza gogora ekarri du
6 urria, 2016
maleta gernikan
Eusko Jaurlaritzak lehenengo Gobernuaren 80. urteurrena ospatu du
10 urria, 2016
 

“Gure izaeraren ispilu” Jose Antonio Agirre Lehendakariari buruzko argazki-erakusketa ikusgai izan zen Algortako Geltokia plazan joan den igandera arte, urriak 9ra arte. Erakusketa ibiltari honek irudi esanguratsu batzuren bitartez (gaur egungoak eta historikoak) denboran zehar bidaiatzea ahalbideratuko digu. Protagonista Jose Antonio Agirre da, Getxoko alkate eta Euskadiko estreinako lehendakaria izan zena.

Imanol Landa egungo Getxoko alkateak, bisita amaitu ostean, zera aipatu zuen: “Erakusketa ikusgarri eta hunkigarria da eta aukera aparta, iraganera begiratzen duen leiho honen bitartez, Agirre Lehendakariari, bere Gobernuari eta guztiz errepikaezina den belaunaldi oso bati omenaldia eskaintzeko; izan ere, belaunaldi horrek ondare ikaragarria utzi zigun: baloreak, herriarekiko konpromisoa, eta demokraziaren eta askatasunen defentsa”. Ondare hori, alkatearen esanetan, “indarrean dago erabat eta hari eutsi beharra dugu”.

 
 

Erakusketa 1936ko eta 2016ko irudien muntaiek osatzen dute eta horietako batzuk Getxon hartutako irudiakdira. Iragana eta oraina argazki batean elkartuta, igaro diren 80 urteen erakusgarri, harrezkero nola aldatu garen erakusten diguna. Guztia, erbesteratu euskaldun eta katalanen birbiloba den Mauro Saravia txiletar argazkilariaren lanaren eskutik.

“Erakusketak lehen Eusko Jaurlaritzaren garaiak, Agirre Lehendakariaren irudia eta garai hartako gizartea erakutsi nahi ditu. Iragana eta oraina ere islatu nahi izan dut, sasoi hartan nola sortzen ziren gertakizunak eta nolakoa den gaur egungo euskal gizartea”, aipatu du erakusketaren egileak.

Erakusketak 12 panel dauzka, haietako zazpi bikoitzak dira eta argazkiak bi aldeetan dauzkate. Paneletako bakoitzak azalpen-testu bat dauka, gaur egungo eta iraganeko irudiak testuinguruan kokatzen dituena.Argazki-erakusketaz gainera, “Gure izaeraren ispilu”-k, ispilu-kubo bat ere kokatu zen, Agirreren balioen inguruko zenbait galderarekin, jendeak kuboan bertan idatziz erantzun zezan.

Bilbotik igaro ondoren, non interes handia piztu zuen herritarren artean, Agirreren bizitzan oso esanguratsua den beste leku batera joan zen erakusketa: Getxora. Izan ere, Jose Antonio Agirre udalerri honetako alkate izan zen 27 urte baino ez zituela. Hori oso garrantzitsua izan zen, lehenbiziko lehendakaria orduko alkate demokratikoen artean hautatu baitzuten.

Getxoren ostean, erakusketa Leioako UPV/EHUra, Deustuko Unibertsitatera eramango dute.

 

"Gure izaeraren ispilu" erakusketa Getxon