Zerbaiti eta norbaiti esker gertatzen da dena.

Lehen lehendakaria


Garai gogorrak ziren. Dena zuria eta beltza zen. Guda, tolerantzia ezaren beltza. Erbeste eta deserriaren beltza. Baina norbaitek argia eman zion beltz horri. Ekintzaile, futbolari, alkate, eta... jakina, lehendakaria izan zen pertsona batek, Jose Antonio Agirre lehendakariak.

Ez zen une aproposa ameslarientzat eta etorkizunari liluraz begiratzen zioten horientzat. Baina une hori bereganatu zuen. Bere unea izan zen. Elkarrizketa indarkeriaren ordez. Adostasuna liskarren ordez. Hitzak balak beharrean. Balioak bonbak beharrean. Arma bakarra? Hitza. Zerbait hasi, zerbait izan, zerbait aldatzera ausartzen diren horien hitza.