Jose Antonio Agirre

Lehen lehendakariaren historia

parallax background
 

Liburuen eta futbolaren artean

1920. urtean Jose Antonio Agirrek Zuzenbide ikasketak hasi zituen. Unibertsitate garaietan ikasketak eta futbola uztartu zituen eta Athletic Club-eko lehen taldean jokatzera iritsi zen, debuta 1923. urtean egin zuen.

 

Lehen urratsak abokatutzan

21 urterekin Zuzenbide ikasketak amaitu eta Esteban Bilbao abokatu tradizionalistaren bulegoan praktika lanak egin zituen. Urte batzuk beranduago, Antonio Barreteagarekin elkarturik, bere bulegoa irekitzeko esperientzia hartu zuen.

parallax background
 

Politikan emaniko lehen urratsak

Jose Antonio Agirre buru zuen zerrendak Getxoko alkatetzarako 1931ko hauteskundeak irabazi eta alkate aukeratu zuten. Hartu zuen lehen erabakia, "Espainiar Errepublikari federazio formulaz atxikitako Euskal Errepublika" aldarrikatzea izan zen beste hainbat Bizkaiko udalerrirekin batera.


Diputatu lanetan lehen esperientzia

Handik gutxira, Lizarrako Estatutua defendatzen zuen Bizkaiko eta Nafarroako hautagaitzaren eskutik, Gorte Nagusietako diputatu aukeratu zuten.

parallax background
 

Gorteetarako Bizkaiko diputatu

1933an, ezkondu eta gutxira, Gorte Nagusietarako hauteskudeak deitu ziren. Horietan, EAJ/PNV alderdiak jokoan zeuden akten erdia eskuratu eta Euskadiko lehen indar politikoan bihurtu zen. Jose Antonio Agirre Gorteetarako Bizkaiko diputatu aukeratu zuten.


Greba iraultzailea

Urtebete ondoren, eta antolatutako greba orokor iraultzailaren ondorioz Espainiako gobernuak hartutako errepresio neurriak medio, Jose Antonio Agirre kartzelaratua izan zen beste hainbat burukide abertzalerekin batera.

parallax background
 

Lehen lehendakaria

Begoñako Basilikan EAJ/PNVko ordezkari nagusien aurrean irizpide politiko eta erlijiosoekin leial izatea zin egin ondoren, 1936ko urriaren 7an, Jose Antonio Agirre lehendakari aukeratu zuten Gernikan.


“Jaungoikuaren aurrean apalik
Euzko-lur ganian zutunik
Asabearen gomutaz
Gernika’ko zuaiazpian
Nere aginduba ondo betetzia
Zin dagit"

parallax background
 

Urtebete ondoren, erbesteratzea hasi zen

Lehendakari aukeratu eta ia urtebetera, euskal herriaren askatasunerako eskubidea aldarrikatu zuen Turtziosen, matxinatuen erasoak bultzatuta erbesterako bidea hartu behar izan aurretik.